
HARTZA
Izaki iletsu handi bat da. Zortzi ardi latxa larruz osaturikoa. Kateaturik karrikak korritzen ditu. Bere zaindari edo hezitzailea (hartzazaina) kontrolatzen saiatzen da. Anker eta amorru biziz bere zaintzailerengandik ihes egiten saiatzen da. Anitzetan lortzen du eta edozein norabide hartuta jendearen kontra jotzen du.
Pertsonaia hau bertze inauteri batzuetan ere ohikoa da: Ituren, Zubieta, Goizueta, baita Baztan edo Malerreka bailaretatik horren urrun dagoen Markinan (Bizkaia) ere. Hori bai, azken honetan ihes eta jendearen kontra jo ordez musikaren erritmoari jarraiki dantzatzen da. Ikertzaileek diote jatorri modernoago baten eragina izaten ahal duela. Agian ijitoen kalejiratan dantzatzen ziren hartzen eraginez.

AHARI
MARIk, euskal jainkotsak, juxin gisa erabiltzen zuen jeniu hau Euskal Herrian zehar zituen egoitza ezberdinetan (Aralar, Anboto, e.a.). Batzutan artzaiak MARIren kobetan sartzen baziren ahariaren atzetik beraiena zela penstatua, aharia artaldean sarten zen artzaiak nahastu eta izutuz, (kondaira hau oso entzuna da Azkoitian).

LAMIA
Arizkundik Mutrikura edo Bianatik Urruñara ez dago pertsonaia honen inguruko aipamenik izanen ez duen herririk. Hamika elezaharrek, lekuk, toponimiak... LAMIAk gure historiarekin lotzen dituzte. Batik bat euskal jeinua ematen du, baina ekarritako pertsonaia da. “Lamiak” mitologia klasikoetan existitzen baitziren.
Bitxikeri moduan ondorengoa erran daiteke: euskal lamiek, beraien komunitatean arrak dituzte. Hauek MAIDEAK edo Lamia arrak dira.
Euskal lamia onbera zen. Hainbatetan gizonen eta lamien arteko harremana erotiko eta sexuala izan da. Horietariko batzuk ezkontzan amaitu dutelarik.
Bitxikeri moduan ondorengoa erran daiteke: euskal lamiek, beraien komunitatean arrak dituzte. Hauek MAIDEAK edo Lamia arrak dira.
Euskal lamia onbera zen. Hainbatetan gizonen eta lamien arteko harremana erotiko eta sexuala izan da. Horietariko batzuk ezkontzan amaitu dutelarik.
MOMOTXORRO

Berez, bertakoa den pertsonaia bakarra omen da. Pertsona eta zezen itxura duten pertsonaia hauen inguruko jatorriaz deus gutxi dakigu.
Jakin, badakigu aitzineko mendeko 30. hamarkadan desagertu zirela.Orain dela 3 hamarkada Altsasuko inauteriak berreskuratu ziren. Hauekin batera pertsonaia hauek, momotxorroak. Hau ez zen helduen gustukoa suertatu. Izan ere, hauen inguruan zegoen oroimena lapurketa, arpilaketa eta gehiegikeri sexuala baitzen.
Elezahar edo errealitatea alde batera utziz, gauza bat argi utzi behar da: euskal inauterietan bortxa eta sexualitatearekin lotura gehien duen pertsonaia da. Karrikak sardea eskuan duela zeharkatzen ditu. Beldurra inposatzen du eta bidean topatzen duen edozeinen aitzinean oldartzen da. Etxeetan arpilaketa egiteko ere ez du lotsarik. Eskuak eta arropa sakrifikatu berri den animalia baten odolez zipriztindurik ditu.

MIEL OTXIN
Panpina erraldoi ikusgarri bat da. Kondairaren arabera, inguruan aritzen zen bidelapur bat irudikatzen du. Igandean gazteek osatzen dute ostatuaren biltegian. Panpina lastoz beteta dago. Herriko gazte batek gaiten musikaren erritmoak lagunduta antzezpenak irauten duen denbora guztian eraman eta dantzatuko du.
Pertsonaia honen sinboloa bertze herri askotan aintzat hartu da: Iruñea, Tafalla, Burlata, Antsoain, Lizarra, Barañain... Herri hauetan beraien “maltzurra” irudikatzen dute. Haien ustez, marltzurki aritutako norbait.
AKERRA

Euskal herrian XVI. eta XVII. Mendeetan horrenbesteko garrantzia izan zuen sorginkeriak, pertsonai honen ezagutzea bultzatu zuen.
AKER geinua (deabrua kristauen esanetan) Aker bezala agertzen dena, Akerraren SORGINEK jauresten zuten (edo behintzat hala suposatzen zuen). Bilera haien deskribapena dela bide jakiten de ixilpeko mugimendua zirela, gure sinesmen barne zeudena, zeinetan kristau erlijio eta gaztel erakundeen aurkako jarrera bermatu zen.
Euskal Herrian 15tik gorakoak dira ezagutzen diren kultu-lekuak, garrantzitsuenak Nafarroako Zugarramurdi delarik.
ZIRIPOT

Bitxia eta lodikotea. Lastoz beteriko zakuak daraman gazte bat da. Honekin lodi eta komiko itxura hori eman nahi zaio. Hala era, kolpeetatik babesteko ere bada. Makil luze bat erabiltzen du ibiltzeko. Aurpegia estalirik darama eta emakume itxura ematen dion kapela (beti ez).
Lesakako pertsonaia nagusia ZAKUZAHARRA da. Estetikoki Ziripoten antz handia dute. Aurrealdean lasto gutxiago eramaten dute. Gainera, Lantzen Ziripot bakarra ateratzen da eta Lesakako Kalejiraren oinarria hainbat Zakuzahar da.